Datorren igandean hasiko da VIII. Erniarraitz Sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea

Datorren igandean, hilak 14, hasiko da Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen sariketa. Hiru kanporaketa izango dira, Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen hurrenez hurren, eta finala martxoaren 4an izango da Azpeiatiko Gaztetxean. Honako hauek dira aste honetan Azpeitiako Sanagustinen kantatuko dutenak: Malen Amenabar, Unai Mendizabal, Aratz Igarzabal, Jon Gurrutxaga, Haritz Mujika eta Maialen Akizu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide