Hasi da Bertsotruk

Erniarraitzek joan den zapatuan Barakaldon ekin zion Bertsotruk ekimenaren baitan egingo duen bideari. Bertan bildu ziren hiru bertso-eskola hauetaz gain Busturialdeko bertso-eskolako kideak ere, guztira 30 lagun inguru. Aukera ederra izan zute goizean egindako bertso-poteoan eta bazkalondoreneko desafio saioan elkarren berri izateko. Hau hasi baino ez da egin, oraindik bide luzea dute topaketa bakoitza festarako aitzakitzat hartuta bertsoaz eta bertso-eskolez gozatzeko.

 

Euskal Herriko Bertso Eskolen Batzordetik ateratako proposamena da Bertsotruk. Euskal Herri osoko 26 bertso-eskola ari dira parte hartzen, eta tartean da Erniarraitz. Bere multzo berean daude Iparraldeko bertso-eskola eta Enkarterriko bertso-eskola, eta maiatzera bitartean bakoitzarekin bina saio egin eta elkar ezagutzea izango da helburua. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide