Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak oraindik salgai

Abenduaren 19an izango da Ilunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Jon Maia, Unai Agirre, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi Agin Laburu, Iñaki Apalategi eta Arkaitz Oiarzabal "Xamoa" arituko dira kantuan. Txapeldunari txapela Inaxi Etxabe bertsolariak jantziko dio plaza ukatu zitzaion emauke bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari gisa.

 

Finala, 17:00etan hasiko den arren, 15:00etan zabalduko dituzte Ilunbeko ateak. Sarrerak salgai egongo dira abenduaren 18ra arte www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide