Txapelen omenezko bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea 2015eko abenduaren 9a

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak urtero bezala Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du. Aurtengoa abenduaren 30ean izango da Azpeitiko Soreasu antzokian, 22:00etan. Kantuan Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Jon Ander Iriondo arituko dira, gai-jartzaile lanetan berriz, Jokin Uranga.

 

Saiorako sarrerak aurrez 6€tan jarri dira salgai Azkoitiko Zurt tabernan eta Azpeitiko Orkatz tabernan eta San Agustin kulturgunean. Egunean bertan ere jarriko dira leihatilan 8€tan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide