Eneritz Artetxe txapeldun BAT txapelketan

Bertsolariak saria jasota, Euskal Herriko Bertso Afari txapelketan.

Joan den ostiralean, hilaren 13an, Euskal Herriko Bertso Afari txapelketa (BAT) izan zen Etxarri Aranatzen, eta Eneritz Artetxe azkoitiarra nagusitu zen.

Guztira, Euskal Herri osoko sei bertsolarik abestu zuten, Etxarriko Karrikestu elkartean batutako 60 bertsozaleren aurrean: Xabi Igoa (Araba), Mikel Lasarte (Nafarroa Garaia), Malen Amenabar (Bizkaia), Battitt Crouspeyre (Nafarroa Behera) eta Saats Karasatorre (Nafarroa Garaia; Etxarri-Aranatz) eta Eneritz Artetxe (Gipuzkoa).

Bertsolari guztiek egin beharreko ariketak zortziko handian binaka hiruna bertso, zortziko txikian binaka hiruna bertso, bina punturi erantzun eta hirunaka launa kopla kantatzea izan ziren. Ondoren, buruz-burukoan Eneritz Artetxe eta Malen Amenabar aritu ziren, eta horiek, libreko saio bat eta bakarka gaia emanda hiruna bertso abestu behar izan zituzten. Azkenean, Eneritz Artetxerentzat izan zen txapela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide