Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak irailaren 20an ekin zion bere ibilbideari Beasainen. Hasiera batean finala abenduaren 20an izango zela esan bazen ere, egun bat aurreratu da. Izan ere, Espainiako gobernuak hauteskundeak iragarri ditu abenduaren 20rako. Beraz, Txapelketako finala abenduaren 19an egingo da Ilunben, 17:00etatik aurrera.

 

Egun horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko Azpeitiko San Agustin Kulturgunean eta www.bertsosarrerak.eus webgunean. Zarautzen, Tolosan eta Eibarren jokatuko diren final laurdenetan ere jarriko dira salgai takilan. San Agustinen sarrera arruntak bakarrik salduko dira, bazkide edo gaztetxoen sarrerak nahi dituenak beste bi puntuetan eskuratu beharko ditu.

Gogoratu Txapelketako final laurdenak asteburu honetan hasiko direla. Saioen inguruko informazio gehiago bertsozaleen webguneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atalean aurkituko duzue.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide