Ikasturteari bukaera emateko Erniarraizko ikasleek Lasturren pasa dute asteburua. Laugarren urtez jarraian egin duten ekimena izan da, aurtengoan ordea Zarauzko Etxebeltz Bertso Eskolako kideekin batera izan dira. Irteera honen helburua bertso eskolako ikasleek elkar ezagutu eta harremanak sendotzea da.
Maiatzaren 22tik 24ra 60 lagun bildu ziren Lasturko txokoan. Jolasak, altxorraren bila, erromeria, Jexux Mari Irazu eta Alaia Martinen bisita, bertso afaria...eta giro ona! Beste urte batez esperientzia bikaina izan da eta iraila noiz helduko zain geratzen dira berriz ere bertso eskolak martxan jarri eta erronka berriei aurre egiteko.