Eneritz Artetxe bigarren, Zizurkilgo goizeko saioan

Igande goizean Zizurkilen jokatu zuen Eneritz Artetxek Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren saioa. Artetxek, 296,5 punturekin bigarren postua lortu zuen. Hemen saioko puntuazioak:

 

Ane Labaka Mayoz                     309

Eneritz Artetxe Eizagirre              296,5

Xabier Sukia Etxeberria               292,5

Gorka Maiz Alustiza                    288

Eñaut Martikorena Lizaso             265

Asier Sasieta Barrenetxea            263

 

Orain,  datorren asteburuan Ataunen jokatuko diren bi saioetan bertsolariek lortzen dituzten puntuen zain egon beharko du irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatuko den jakiteko.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide