EH Bilduk Koldo Campos omendu du herri batzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu

EH Bilduk Koldo Camposi egindako omenaldiko irudia. (Azkoitiko EH Bildu)

Elkarguneko Oteiza aretoan elkartu ziren atzo, eta agintaldiko lehen urteko balorazioa egin ostean, Koldo Campos idazle eta koalizio kide hilberriari omenaldia egin zioten.

Azkoitiko EH Bilduk atzoko herri batzarra baliatu zuen Koldo Campos idazle eta koalizio kide hilberriari omenaldia egiteko. Txistulari eta dantzariak izan ziren omenaldi ekitaldian, eta taldeko hainbat kidek, San Jose egoitzako langileek zein Tali Feld kazetariak hitz batzuk eskaini zizkioten Camposi. 

"Aupa Koldo, borrokalari neka ezina izan zara. Zuregatik jarraituko dugu lanean", adierazi zuen Azkoitiko EH Bilduk atzoko ekitaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide