Udal osoaren apirileko ohiko bilkura, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu

Apirilaren 28an izan zen Azkoitiko Udalaren ohiko bilkura. Hamabi puntuz osatutako gai zerrenda jorratu zuten:

Ikuskizun publikoak, noizbehinkako aisialdi jarduerak eta aisialdi erabileren zein egoitza izaerako erabileren arteko bizikidetza arautzen dituen Ordenantzaren hasierako onespena; Azkoitia Lantzenen 2017-2020 Bideragarritasun Planaren onespena;Tokiko Poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko, polizia eta larrialdietako Euskal Akademiaren eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren aldaketaren onespena; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatutako “Euskadi Lagunkoia” programan atxikitzeko onespena, eta EAJ-PNV, EH Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutako Gure Esku dago egitasmoari buruko mozioa, besteak beste. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide