Beittu!

Zapatuan emango du ETB1ek maiatzean Azkoitian grabatutako erromeria

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2025eko azaroaren 13a

Sahatsa dantza taldekoak, trikitilarien aurrean dantzan. (Nerea Uranga)

ETB1eko Oholtzan saioan emango dute maiatzaren 23an Azkoitiko plazan grabatu zuten erromeria. Imuntzo eta Beloki trikitilariek, hainbat bakarlarik eta zenbait taldek parte hartu zuten jaialdian. 22:15etik aurrera ikusi ahal izango da saioa. 

Maiatzaren 23an Azkoitian grabatu zuten erromeria eskainiko dute etzi, zapatua, ETB1eko Oholtzan telebista saioan (22:15). Egun hartan musikak, dantzak eta argiek hartu zuten herriko plaza. Agertokian protagonista izan ziren Imuntzo eta Beloki trikitilariak.

Dena den, haiekin batera beste artista eta talde askok parte hartu zuten emanaldian. Bakarlari gisa aritu ziren Maider Ansa, Iraia Bereziartua eta Aitor Furundarena, eta talde moduan, Sahatsa dantza taldea, Bizkargi musika eta dantza eskola eta Azpeitiko Jose Mari Orbegozo-Dantzaki zein Luis Beltza dantza eskolak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide