Imuntzo eta Beloki protagonista direla, 'Oholtzan' grabatu dute Azkoitian

Nerea Uranga 2025ko mai. 24a, 08:35

Trikitilariek artista gonbidatuak, Sahatsa dantza taldekoak, Bizkargi dantza eta musika eskolakoak, J.M. Orbegozo-Dantzakikoan nahiz Luis Beltza dantza eskolakoak izan zituzten lagun. EITBren Oholtzan saioan emango dute atzoko saioa.

Musikak, dantzak eta argiek hartu zuten atzo iluntzean herriko plaza. EITBren Oholtzan saiorako emanaldia grabatu zuten. Agertokian protagonista Imuntzo eta Beloki trikitilariak maisutasunez aritu ziren. Artista gonbidatuak, berriz, Maider Ansa, Iraia Bereziartua eta Aitor Furundarena izan ziren. Horiez gainera, Sahatsa dantza taldeak, Bizkargi dantza eta musika eskolak, Jose Mari Orbegozo-Dantzaki eskolak eta Luis Beltza dantza eskolak ere parte hartu zuten.

Agertokiaren buelta osoa herritarrez beteta egon zen emanaldiak iraun zuen bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide