BEITTU!

Gema Lopez itzultzailea elkarrizketatu dute 'Artefaktua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko mai. 29a, 16:50

Gema Lopez Las Heras, 'Artefaktua' saioan. (EITB)

Annie Ernauxen Emakume izoztua eleberria euskaratu zuen Lopezek iaz, eta haren nondik norakoez aritu da itzultzaile azkoitiarra ETB1eko saioan.

Gema Lopez Las Heras itzultzaile azkoitiarrak Annie Ernauxen Emakume izoztua eleberria euskaratu zuen joan den urtean, Jokin Zaitegi sariketaren emaitza gisa. Hain zuzen, itzulpen lan horren nondik norakoez aritu da Lopez Euskal Telebistako lehen kateko Artefaktua saioan. Ilaski Serrano aurkezleak Matadeixen eta haren inguruetan egin dio elkarrizketa Lopezi. Hemen ikus daiteke elkarrizketa, osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide