Annie Ernauxen 'Emakume izoztua' eleberria euskaratu du Gema Lopez Las Herasek

Ane Olaizola 2023ko abe. 14a, 10:54

Gema Lopez Las Heras (Arnaitz Rubio Aprea)

Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko Jokin Zaitegi sariketaren emaitza da itzultzaileak euskaratu duena. Elkarrek argitaratu du liburua.

Urtea hastearekin bat iragarri zuten Gema Lopez Las Herasek Jokin Zaitegi itzulpengintza saria irabazi zuela, eta urtea amaitzerako ikusi du argia haren lanak: atzo, asteazkena, aurkeztu zuen Lopezek euskaratu duen Annie Ernauxen Emakume izoztua nobela. Elkarrek argitaratu du.

Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolatutako Jokin Zaitegi sariketaren emaitza da Emakume izoztua nobela. Iaz eman zioten Ernauxi literaturako Nobel saria, eta azkoitiarrak urtebeteko epea izan du La femme gelée eleberria euskaratzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide