1945. urtean jaiotakoek abenduaren 6an egingo dute kinto bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak

Aurten 80 urte bete dituztenek edo betetzeko dituztenek meza eta bazkaria egingo dituzte abenduaren 6an, larunbatez. Aurrez izena eman beharko da

1945. urtean jaio zirenek kinto bazkaria egingo dute abenduaren 6an, larunbatez, Iturri jatetxean. Dena den, aurrez, meza izango dute; 13:00etan hasiko da elizkizuna Andre Mariaren Jasokundeko parrokia elizan. Meza amaitzean, Tta-kun tabernan egingo dute juntadizoa partaideek, eta ondoren, Iturri jatetxera joango dira bazkaltzera. 

Informazio gehiagorako edota izena emateko, 943-85 25 10 (Marixol) edota 665 70 14 96 (Tegi) telefono zenbakietara deitu beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide