1981ean jaiotakoek azaroaren 18an izango dute ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2023ko urr. 29a, 15:53

Afaltzeko elkartuko dira Joseba jatetxean aurten 42 urte betetzen dituzten azkoitiarrak. Joan nahi dutenek azaroaren 4rako eman beharko dute izena.

1981an jaiotako azkoitiarrek, aurten 42 urte betetzen dituztenek, azaroaren 18an izango dute ospakizun eguna. Hain zuzen ere, afaria egingo dute urte horretan jaiotakoek Joseba jatetxean, eta afarira joan nahi dutenek 81ekokintadie@gmail.com helbidera idatzi eman beharko dute izena azaroaren 4rako. Afaria 60 euro kostatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide