Andremarietako otarrearen zozketak baditu irabazleak

Azkoitiko Gazte Asanbladako bi kide, otarrearen zozketarako txartelak saltzen. (Gazte Asanblada)

Aurtengo andremarietako otarrearen zozketako irabazlea 470 zenbakia da; ordezkoa, berriz, 1661 zenbakidun txartela da.

Andremarietako otarrearen zozketak baditu irabazleak. Otarrearen zozketa abuztuaren 18an egin dugu, eta zenbaki irabazleak honako hauek izan dira:

  • Irabazlea: 470.
  • Ordezkoa: 1661.

Saria jasotzeko 688 68 75 30 zenbakira idatzi behar da abuztuaren 25a baino lehen, eta egun horretarako irabazlea agertzen ez bada, ordezkoarentzat izango da saria.

Ondo bukatu festak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide