Ikasle italiarrak Azkoitia BHIn

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2019ko api. 5a, 11:00

Ikasle italiarrak Azkoitian BHIn.

Ikasle italiarrak Azkoitira iritsi berri dira, eta gaur goizean egin diete lehen aurkezpena Azkoitia BHI ikastetxean. Elkartrukeko programari esker, ikasle azkoitiarrak joan den urtarrilean izan ziren Italiako lurretan, eta orain italiarrak etorri dira Azkoitia eta inguruko herriak bisitatzera.

Ikastetxea garatzen ari den Proiektu Europarren barnean kokatutako Erasmus egitasmoaren baitan, Azkoitia BHIko DBHko eta Batxilergoko 25 ikasle izan ziren Italian. Besteak beste, Padua, Verona eta Venezia bisitatu zituzten. Orain, ordea, azkoitiarrei egokituko zaie Italiako ikasleei Azkoitia inguruko hainbat txoko erakustea.

Iruditan, atzo, osteguna, italiarrak ikastetxera heldu ziren unea:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide