Izpiak eta hizkiak

Gailurra

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Garate

Amaia Garate kolaboratzaileak martxoko Azkoitia Guka aldizkariaren Izpiak eta hizkiak atalerako egindako ekarpena da honako hau: Gailurra.

Zer da gailurra? Batzuentzat soldata ona edukitzea edo postuz igotzea da. Beste batzuentzat etxe handi bat edukitzea edo munduan zehar bidaiatzeko aukera izatea.

Baina gailurtzat hartu dezakegu etxekoen osasuna izatea, mahaiaren inguruan lasai barre egitea edota lagunekin une ederrak partekatzea.

Presarik gabe bizitzea (a ze luxua), bakarrik ez zaudela jakitea.

Agian benetako gailurra eguneroko horretan dago. Nork daki. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide