AEKren xedea Euskal Herria euskalduntzea da. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: Ezagutza, Erabilera eta sustapena. Lan esparru nagusiak bereziki hauek izango dira: Helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko egitasmoak. Jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa du, jendarteko beste eragileekin batera euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, euskaraz bizitzeko aukerak sortu, gehitu eta hedatuko ditu.
Kultur Etxea 4. solairua
Telefonoa: 943 15 10 89
azkoitia@aek.eus
Badator XX. Korrika. Ostegun honetan Otxandiotik abiatuko da, eta motorrak berotzeko asmoz, Azkoitiko hainbat taldek bideo bat osatu dute. Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitir…