Errefuxiatuen kanpamenduak zer diren eta zergatik bizi diren han ulertu ondoren, beren bidaiaren nondik norakoak ezagutzeko parada izan genuen. Egon ziren kanpamendua eta hango etxe nahiz inguruaren argazkiak erakutsi eta egunerokoan zer eta nola egiten zuten azaldu ziguten, ederki azaldu ere. Oso interesgarria iruditu zitzaigun esperientzia, baita aberasgarria ere. Eneritz eta Anek eta hauen moduko jendeak egiten duen lana behar-beharrezkoa eta aitortu beharrekoa dela izan zen guztiok atera genuen ondorio nagusia. Eskerrik asko!