2023-2024 ikasturte politikoak emandakoen errepasoa egin du Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko uzt. 10a, 08:07

Askotariko ekintza eta ekimenak jarri ditu martxan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak 2023-2024 ikasturte politikoan. Horiek guztiak biltzen dituen bideoa osatu dute.

Aurtengo ikasturte politikoan ere hamaika ekimen eta dinamika egin ditugu. Esklabak Zentro Sozialistaren bosgarren urteurrena; sektore zapalduenen artean elkartasuna saretzeko oinarrizko produktuen eta elikagaien zein neguko arropen bilketak; lan baldintzen aurkako erasoaldiari nahiz prekarizazioari aurre egiteko Laneko Autodefentsa Saretik mundu laboralaren eta lan erreformaren auzian ikerketak; doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde egiteko Etxebizitza Sindikatuaren sorrera eta errolda sozialaren inguruko lanketa; militante iraultzaileen ibilbidea omentzeko eta gogorarazteko, Pasaiako sarraskiaren 40. urteurrena; familien hezkuntza beharrizanak asetzeko haurrentzat eta nerabeentzat doako klase partikularrak; langile elkartasunaren saretzeen erasoen aurrean faxismoaren aurka lehen lerroan egotea; gerren gorakaden aurka eta estatu genoziden aurka Palestinarekiko elkartasun adierazpenak…

Asko izan dira aurten Kontseilu Sozialistatik aurrera eraman ditugun ekimenak. Datorren ikasturtean ere lanean jarraituko dugu ditugun proiektuak indartzen eta berriak sortzen.

Batu Kontseilu Sozialistara!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide