Danborradan ere, indarkeria matxistaren aurkako aldarriak

Erabiltzailearen aurpegia Itaia

Larunbateko danborradan ere, Urola Erdiko Itaiak presente izan ditu 2026an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak. Antolakundearen arabera, festa giroan ere beharrezkoa da indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapenak egitea. Batik bat, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Euskal Herrian bost erailketa matxista izan dira aurten: otsailean, Sarrigurenen; apirilean, Basaurin eta Iruñean; maiatzean, Arguedasen, eta urrian, Angelun. Urola Erdiko Itaiak eraildako emakumeak gogora ekarri nahi izan ditu festa giroan ere. 

Azken egunetan hainbat ekintza egin dituzte Azaroaren 25aren bueltan: La Manada: 10 urte geroago erreportajearen proiekzioa eta Miren Ibarguren psikologoaren laguntzarekin egindako presio estetikoari buruzko hitzaldia, besteak beste. 

Horrekin batera, gogorarazi nahi izan dute egitarauaren azken hitzordua ere ezin dela ahaztu. Antolakundearentzat "ezinbestekoa da matxismoaren eta eskuineko ideia faxisten aurrean Azaroaren 25ean mobilizazioetara batzea eta emakume langileok lehen lerroa hartzea". Azkoitian, 19:00etan egingo dute mobilizazioa, herriko plazatik abiatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide