Azkoitiko Gazte Asanbladak eta Urola Erdiko Itaiak herrian bolo-bolo dabiltzan hainbat gairi buruz hausnartzeko sortu dute asanblada. Gauzak horrela, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan egitaraua osatu dute bi taldeek.
Azaroaren 17an hasi zuten egitaraua, Elkargunean; La Manada: 10 urte geroago bideoa proiektatu zuten, eta gaiari buruz hausnartu.
Bigarren hitzordua, berriz, bihar izango da. Miren Ibarguren psikologoaren laguntzarekin, presio estetikoa izango dute hizpide Elkarguneko Oteiza aretoan izango den hitzaldian zehar (18:00). Herritar oro animatu nahi dute bertaratzera.