Iruñeko erailketa matxista salatzeko, 19:00etan herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2026ko apirilaren 13a

Urola erdiko Itaiak elkarretaratzeak deitu ditu Iruñeko erailketa matxista salatzeko Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Horren harira idatzitako oharra da honakoa:

Irudia argia bezain gordina da: azken hamar egunetan, Euskal Herrian bi erailketa matxista eta erailketa saiakera bat izan dira Basaurin, Berrizen (Bizkaia) eta Iruñean.

Batzuek indarkeria matxista existitzen dela ukatu eta kontrakoa sinestarazi nahi diguten arren, muturreko kasu horiek dira oraindik jarrera matxistak egunerokotasunaren parte direla erakusten digutenak. 

Egoera horren aurrean, erantzun errealak antolatu eta gizartean mota horretako jarrerak eta ikuspegiak deuseztatuko dituen antolakuntza bultzatzeko ardura daukagu guztiok.

Gaur, beraz, elkarretaratzea deitu dugu herriko plazan arratsaldeko 19:00etan.

Erasoen aurrean, antolatu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide