Atzo, asteazkena, irakurri genuen PSE-EEk salatu duela EAJk baliabide publikoak "alderdikeriaz" erabili dituela. Hain justu, oposizioa "baztertuta", udalak diru publikoz hornitutako eta "EAJren sustapenerako" aldizkari bat kaleratu izana salatu du alderdi sozialistak, eta, aldi berean, ekintza hori "onartezintzat" jo du.
Bada, gogoan izan nahi dugu, PSE-EE Azkoitiko Udal Gobernuan egon zenean ez zuela gauza bera pentsatzen. Aldizkari berdin-berdina argitaratu zuen-eta EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuak 2022ko uztailean.