Beti esan izan dugu: gu ez gaude adierazpen instituzionalen alde. Ez LGTBI+ adierazpenaren, ez Gazako genozidioaren aurkako mozioaren, ez Azkoitia tentsio handiko eremu izendatzearen mozioaren alde. Eta zer gertatzen da? Bada, koherenteak garela; beti berdin.
Etxebizitzari buruzko mozio horren kontra bozkatu genuen, baina aurrekontuetan geuk proposatu genuen diru-partida gai horretarako. Uste dugu gauzak lan eginez egiten direla, ez orri batean hitz batzuk sinatuz.
Egiten dugunean gaizki, ez dugunean egiten ere gaizki.
Egi erdiekin ez zaitzatela engainatu; hor dago hemeroteka guk egindakoak eta esandakoak ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko.
Guk gure ibilbidearekin jarraituko dugu, ez gara joko politiko horietan sartuko, ez baitugu horretan sinisten. Ez dugu sinesten egunero prentsan ikusten den itxurakeriazko eta bestearen aurkako politika sinplistan. Bestea "erasotzeko" beharra baduzu zuk aurrera egiteko, agian barrura begiratu behar duzu.
Gure aniztasunean bat egin behar dugu, elkarrekin eraikiz eta lan eginez, etorkizunean pertsona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi gaitezen.
Adierazpen eta moziorik ez. Ekintzak bai.