Agintaldiaren lehen urteari egindako balorazioa ikusgai jarri du Azkoitia Bai herri plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko uzt. 12a, 09:56

Joan den astean egin zuen Azkoitia Bai herri plataformak 2023-2027 agintaldiaren lehen urteko balorazioa herritarrekin batera. Orain, herritarren eskura jarri du plataformak bilera hartan jorratu zituen gaiak.

Agintaldi berria hasi zenetik urtea pasatu den honetan, Azkoitia Bai herri plataformak lehen urtearen balorazioa egin zien herritarrei joan den astean, Elkargunean. Besteak beste, agintaldiaren lehen urtean gertatu dena azaldu eta horri buruz duten ikuspuntua azaldu zuen herri plataformak bertaratu ziren azkoitiarrei. Etorkizuneko proiektu berriak ere landu zituzten balorazio batzarrean.

Alkatea izendatu aurretik beste alderdiei bidalitako proposamena hartu zuen oinarri bezala herri plataformak batzarrean, eta orain, herritarren eskura jarri du plataformak bilera hartan jorratu zituen gaiak; puntu bakoitzean, gainera, pintzelada orientagarri bat aurki daiteke.

Dena den, plataformarekin harremanetan jar daiteke inork gairen baten inguruan azalpen zabalgoa eta sakonagoa nahiko balu. Era berean, inork aurrez aurre galdetzea nahiko balu, Azkoitia Bai-k hilero egiten ditu bilera irekiak, hileko azken aurreko asteazkenetan, Elkargunean, 18:00etan hasita.

Honako aurkezpen honetan ikus daiteke Azkoitia Bai herri plataformak egindako balorazioa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide