Lopetegi Iturgintza, Arlatz Lopetegi eta Jakes Lopetegi anaiek osatzen dugu gure lan taldearekin batera.
1892. urtean Jose Luis Lopetegik, gure herenaitonak, Azpeitiako Eliz Kalean jarri zuen martxan negozioa eta familian ofizioa belaunaldiz belaundi igaro da gaur arte, gu bostgarren belaundia izanik.
Aitona Santiago Lopetegik, ordea, Azkoitira ezkondu ostean, Aranburu baserrian jarri zuen bere biltegia eta orduztik, zenbait aldaketa tarteko Azkoitian jarraitzen dugu.
Urteekin batera, ofizioaren lan egiteko moduak nahiz materialak asko aldatu dira, baina beti saiatzen gara zerbitzu profesional eta gertukoa eskaintzen gure bezeroie merkatuko berrikuntza eta azken tendentziak erabiliz.