« 1 2 3 4

Eskela

Salustiana Altuna Olaizola

(Luzio Arozenaren alarguna)

-Goian bego-

Zure irribarre fina

bizi izan da gurekin,

hizketa alai trebea

zestoko azentuakin.

 

Elkarbizitza honetan

diguzu sakon eragin,

izan zaren guzti hori

galtzeak eman digu min.

 

Amama ez inoiz a(ha)ztu

lengusuok elkarrekin,

zuk zaitu izan gaituzu

guk eskertu agurrakin.

 

Asko gozatu zaitugu

gurekin izan zara fin,

maite izan zaitugu eta

jarraituko dugu berdin.

Zure bilobak: Luken eta Intza, Aitzol, Joritz, Eider, Maialen, Imanol, Eneko, Oñatz, Eñaut eta Amane.

Azkoitian, 2021eko martxoaren 3an

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.