Zure irribarre fina
bizi izan da gurekin,
hizketa alai trebea
Zestoko azentuakin.
Elkarbizitza honetan
diguzu sakon eragin,
izan zaren guzti hori
galtzeak eman digu min.
Amama ez inoiz ahaztu
lehengusuok elkarrekin,
zuk zaitu izan gaituzu
guk eskertu agurrakin.
Asko gozatu zaitugu
gurekin izan zara fin,
maite izan zaitugu
eta jarraituko dugu berdin.
Zure bilobak: Luken eta Intza, Aitzol, Joritz, Eider, Maialen, Imanol, Eneko, Oñatz, Eñaut eta Amane.
Azpeitian, 2021eko martxoaren 3an