1 2 3 4 5 6

Eskela

Mila Etxaniz Elduaien

Gu zaintzen zenbat lan ordu
izan eguna zein gaba,
maitasunez egiteko
hartzen zenuen patxada,
gustora hurbiltzen ginen
zure bi besoetara,
zurekin hazi izana
zorte handia izan da.
Baina hasten den bezala
gelditzen denez taupada,
zauden lekuraino goxo
doakizu besarkada,
orain hartzazu atseden 
merezi duzun gisara,
joan zara, baina beti
gurekin egongo zara.

Zure bilobak: Iraide, Haizea, Haritz, Onditz, Eñaut eta Oier

Azkoitian, 2026ko azaroaren 6an

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.