2021eko martxoaren 3an hil zen, 94 urte zituela.
Gure aita, gogoan.
Gure aitak beti zituen gogoan
Aittolako amamaren zein
Agiñako amaren altzo beroa.
Ecce Homo sortu zueneko
jaiotetxeko sutondoa.
Gogoan dugu emaztearen ondoan gozo,
Landakoaren beheko-suari so.
Bizi artean, zuenganako gure amodio garrak,
ez dira inoiz agortuko.
Oi gure aita, beti, bihotzean.
Bere seme-alabak: Miguel Angel, Roberto eta Amaia Zabaleta, Jose Antonio eta Mertxe; bilobak: Leire, Eneko eta Irati. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuegu, eta arren etor zaiteztela IGANDEA, martxoak 6, goizeko HAMAIKETAN, Azkoitiko parrokian bere oroimenez egingo den urteurren mezara. Aldez aurretik mila esker.
Azkoitian, 2022ko otsailaren 24an