1 2 »

Eskela

Juan Carlos Miranda Garcia

Mendi gidari aparta, 
entzule ezin hobea,
gure sekretu ta ametsen
gordailu isila. 

Zure ondoan ibili gara
mendiak ezagutzen, 
Azkoitiko bazter ederrak
elkarrekin maitatzen. 

Hemendik aurrera bidean
gurekin joango zara,
mendi tontor bakoitzean
zutaz gogoratuko gara. 

Ahaztuko ez zaitugun zure neskak

Alaitz, Aloña, Jasone, Sheila eta Vanessa

Azkoitian, 2026ko uztailaren 21ean

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.