Salgai daude Umore jaialdiaren Azkoitiko saioetarako sarrerak

Andoni Elduaien

Goyo Jimenez. (Palau Altea)

2027ko martxoan izango dira Goyo Jimenezen 'América Forever: The final refrito' eta Mikel Bermejok, David Cepok eta David Amorrek aurkeztuko duten 'Pasa el micro' ikuskizunak. Entradium atarian eskuratu daitezke bi saioetarako sarrerak.

Umore nazioarteko komedia jaialdiaren barruan, bi emanaldi izango dira Baztartxo antzokian, datorren urteko martxoan. Martxoaren 4an, Goyo Jimenezek América Forever: The final refrito taularatuko du Baztartxon. Aiguantulivinamérica trilogiaren unerik onenak bilduko ditu han. Martxoaren 5ean, berriz, Mikel Bermejo, David Cepo eta David Amor, Pasa el micro ikuskizuna aurkeztuko dute. 

Bi ikuskizun horietarako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke. Honako lotura honetan eros daitezke Goyo Jimenezen saiorako sarrerak, 28 euroan. Honako beste lotura honetan, berriz, Pasa el micro ikuskizunerako sarrerak lor daitezke, prezio berean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide