Bihar amaituko da San Martingo auzotarren bazkarirako izen ematea

Andoni Elduaien

San Martin auzoa, duela hainbat urte. (Gure Gipuzkoa)

San Martin auzoan dagoen Bitturiñeko dendan edota Ardatz elkartean (arratsaldez) eman daiteke izena bihar bitartean. 

San Martingo auzotarrek auzo bazkaria egingo dute azaroaren 7an, Joseba jatetxean. Hil honen erdian zabaldu zuten bazkarirako izena emateko epea, eta bihar, ostirala, itxiko dute.

San Martin auzoa sortu zela 100 urte bete direla ospatuko dute egun horretan. "Urteurren hori ospatzeko San Martingo auzotarren arteko bazkari bat egitea pentsatu dugu", azaldu dute antolatzaileek. San Martin auzoan dagoen Bitturiñeko dendan edota Ardatz elkartean (arratsaldez) eman ahalko da izena, 40 euroren truke. Ordainketa izena ematean egin beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide