Sahatsa dantza taldeak 'Ezpata dantzariak' argazki erakusketa zabaldu du Portaleburun

Andoni Elduaien

Hilaren 30era bitartean egongo da erakusketa ikusgai, Portaleburu erakusketa aretoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute aretoa, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara artean.

Sahatsaren mende erdiko ospakizunen barruan, Ezpata dantzariak argazki erakusketa ikusgai da gaurdanik Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan. Joan zen ekainean eta uztailean Azkoitiko, Azpeitiko eta Urrestillako kaleak Gipuzkoako ezpata dantzarekin zeharkatu zituen dantza taldeak, eta hiru egun haietan Alex Berasategi eta Amets Andueza argazkilariek hiru kokapen horietako zenbait gune esanguratsutan egindako argazkiak jarri dituzte ikusgai.

Gaurtik hilaren 30era bitartean egongo da erakusketa ikusgai, herriko plazako aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute Portaleburu, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara artean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide