Ikusgai da Sahatsaren 'Ezpata dantzariak' argazki erakusketa

Aitziber Arzallus

Hilaren 27ra bitartean egongo da erakusketa ikusgai; Betharram erakusketa aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara artean.

Sahatsaren mende erdiko ospakizunen barruan, Ezpata dantzariak argazki erakusketa gaurdanik ikusgai da Betharram erakusketa aretoan. Joan zen ekainean eta uztailean Azkoitiko, Azpeitiko eta Urrestillako kaleak Gipuzkoako ezpata dantzarekin zeharkatu zituen dantza taldeak, eta hiru egun haietan Alex Berasategi eta Amets Andueza argazkilariek egindako argazkiak dira orain ikusgai jarri dituztenak.

Hilaren 27ra bitartean egongo da erakusketa ikusgai. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara artean.

'Sahatsa 50' jaialdia, bihar 

Erakusketaren irekiera ez ezik, beste ekitaldi bat ere badu asteburu honetan Sahatsak. Hain zuzen ere, Sahatsa 50 izeneko jaialdia aurkeztuko dute bihar arratsaldean Azkoitiko plazan (18:30), eta ikuskizun bera eskainiko dute hurrengo larunbatean, hilaren 26an, Azpeitikoan. 

Gipuzkoako dantzak ez ezik, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko dantzak ere eskainiko dituzte oraingoan. Guztira, 70 pertsona inguruk parte hartuko dute jaialdian, eta gazteak zein helduak, egungo taldekideak zein hango dantzari ohiak, izango dira emanaldia eskainiko dutenak. Ordubete inguruko saioa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide