Europako Mugikortasunaren Astearen aitzakian, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletak prest jartzeko doako zerbitzua eskaini die gaur herritarrei, Jarri prest zure bizikleta Mugirekin tailerrari esker. Hain zuzen, Mugi garraio txartela zutenek, beren bizikletei oinarrizko doikuntzak edota konponketak egiteko aukera izan dute gaur arratsaldean Trenbidearen Zumardian, eta asko eta asko izan dira aukera baliatu dutenak.