Anaitasuna futbol taldeak Espainiako Errege Kopako atariko kanporaketa jokatuko du Navarreteko (Errioxa, Espainia) Tedeon taldearen aurka. Espainiako Futbol Federazioak atzo, asteartea, argitaratu zuen atariko kanporaketa horren joanekoa eta itzulerakoa zein egunetan eta zein ordutan jokatuko diren. Joaneko partida hilaren 26an, zapatua, jokatuko du Anaitasunak Txerloian, 18:00etan hasita, eta itzulerakoa urriaren 3an, larunbatez, Navarreteko San Miguel zelaian, ordu berean.
Tedeonen aurkako kanporaketa gaindituko balu Anaitasunak, Espainiako Lehen Mailan diharduen talde baten aurka jokatuko luke, Txerloian. Urriaren 28an, asteazkenez, jokatuko luke Anaitasunak kopa txapelketako lehen kanporaketa hori Athletic, Alaves, Racing, Deportivo edota Celta taldetako baten aurka.