Herritarren berotasuna jaso dute Iren Reyesek eta Lukas Chavesek

Ane Olaizola

Elkarretaratzea, atzo. (Ane Olaizola)

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta gorriz jantzi zuten Azkoitiko plaza, gaitz hori dutenei babesa erakusteko egin zuten elkarretaratzean.  

Duchenne gaixotasunari ikusgarritasuna ematen dion kolore gorriz jantzi zen Azkoitiko plaza atzo arratsaldean, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunean, hainbat herritar elkartu baitziren gaitz hori dutenei eta beren familiei babesa ematera.

Inguruan, Iren Reyes azpeitiarra eta Lukas Chaves azkoitiarra dira Duchenne giharretako distrofia dutenak. Horiek zein beraien senideak ere izan ziren atzoko elkarretaratzean, eta gorriz jantzita han bilduta zeudenen berotasuna jaso zuten bi familiek, txalo zaparrada batekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide