Duchenneren kontzientziazioaren alde elkartuko dira datorren astelehenean

Ane Olaizola

Iaz Azpeitian egindako elkarretaratzea. (Nerea Uranga)

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da etzi, eta giharretako distrofia hori duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute Azkoitian. 

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da etzi, astelehena, eta giharretako distrofia hori duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute orduan; bereziki, gaitz hori duten Iren Reyes azpeitiarra eta Lukas Chaves azkoitiarra izango dituzte gogoan. 

Aurten, Azkoitian izango da elkarretaratzea, 19:00etan, plazan. Antolatzaileek egun horretan gorriz janzteko deia egin diete herritarrei, hori baita Duchenne giharretako distrofiaren kolorea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide