Saio bereziak

Parrokia beteta, Salbea entzuteko

Mireia Galarza Bastida 2026ko abuztuaren 15a

Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Andremaria bezpera ospatu zuten atzo Azkoitian, eta betiko legez, herritar ugari bildu zen parrokian Salbea entzuteko asmoz. Atzoko emanaldian, Iraurgi abesbatzako eta Parrokiako Abesbatzako kideek nahiz Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak eskaini zuten emanaldia, eta Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Horren aurretik, 19:00ak aldera, udal ordezkariak Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara joan ziren korporazioan, Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide