Badatoz, kolorez piztutako andremariak

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 13a

Plaza jendez leporaino iazko Andre Maria bezperako txupinazoan. (Aitziber Arzallus)

Bihar eguerditik hilaren 19 goizaldera arte, festa giroa izango da nagusi Azkoitian. Gustu guztietarako hitzorduz betetako bost festa egun dituzte aurretik herritarrek. 

Ordu batzuk baino ez dira falta Andre Maria jaiak hasteko. Udalak nahiz herriko eragileek dena prest dute festak hasteko, eta azken orduko egitekoak gauzatzeko faltan, herritarrak ere prest dira jai giroan murgiltzeko. Bihar eguerdian hasiko dira andremariak, Sahatsa dantza taldekoek botako duten txupinazoarekin, eta bost egunez ekitaldi ugari izango dira han eta hemen, batzuentzat nahiz besteentzat.

Udalak antolatutako egitarauaz gain, txosnaguneko eragileek ere hainbat hitzordu prestatu dituzte festetarako. Bihar 11:00etan botako dute horiek jaien hasierako txupinazo alternatiboa, San Martin auzoan. Hain zuzen ere, aurten etxez etxeko langile bat eta Azkoitiko Gaztetxeko ordezkari bat arduratuko dira jaien hasierako suziria botatzeaz.

Hona hemen aurtengo andremarietako egitarau osoa:

Bihar, Andre Maria bezpera

  • 11:00. Txupinazo alternatiboa, San Martin auzoan.
  • 11:30. Plazara jaitsiera, trikitilariekin.
  • 12:00. Txosnaguneko eragileek antolatutako karropoteoa.
  • 12:00. Andremarien hasierako txupinazoa, plazan, Sahatsa dantza taldeko kideen eskutik. Musika Bandak Ondo pasau andramaixek joko du, eta gero, Azkoitia abestuko dute Parrokiako Abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Musika Bandaren laguntzarekin.
  • 12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 17:00. Haur parkea, Balda plazan.
  • 17:00. Gazte parkea, Elkarguneko goiko zelaian.
  • 17:00. Imuntzo, Matxo, Kintana, Albi, Anti X, Murxi eta Galdo DJen emanaldia, txosnagunean.
  • 19:00. Deiadar txaranga, kalez kale.
  • 19:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
  • 23:00. Janus Lester abeslariaren kontzertua, herriko plazan.
  • 23:30etik 02:30era. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Etzi, Andre Maria eguna

  • 09:30. Zubiondo gaiteroen kalejira.
  • 10:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
  • 10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak eta Musika Bandak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Zubiondo gaiteroekin.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
  • 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Caixabank Masters Txapelketako partida jokatuko dute Altuna III.ak eta Imazek Larrazabalen eta Zabaletaren kontra, eta Muruak eta Imazek Amianoren eta Gabirondoren aurka.
  • 17:30. Egurrezko jokoak Ikurriñaren plazan, Txiki Chef herriko plazan eta karaokea Azoka Plazan.
  • 19:00. Magia poteoa.
  • 19:30. Muxikoak, Balda plazan, Patxi eta Konpainiarekin.
  • 20:00. Azkoitiko gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, parrokiaren aurrean.
  • 22:00. Film Laburren XIV. Lehiaketako lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan. Aurtengo gaia sekretua da.
  • Ondoren, La Reina del Pop taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:30. Lepue Zapaldu taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 01:30. Yakovlev 42 taldearen emanaldia, txosnagunean.

Abuztuak 16, igandea, San Roke eguna

  • 09:30. Zubiondo gaiteroen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 10:50. Udal ordezkarien korporazioa Andre Mariaren Zeruratzearen parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 11:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:15. Aurreskua, plazan.
  • 12:30. Vermuteo musikatua, txosnagunean.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo gaiteroen kontzertua, Kontzejupean.
  • 14:30. Gazte bazkaria, txosnagunean.
  • 16:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 16:30. La Ruina, txosnagunean.
  • 18:00. Elektrokelaren emanaldia, txosnagunean.
  • 19:00. Emakumeen 16. Euskal Herria Kopako finalerdia Realaren eta Eibarren lehen taldeekin, Txerloia futbol zelaian.
  • 19:00. Freshcool ikuskizuna, eliz atarian, Tio Teronen Semeak konpainiaren eskutik.
  • 21:15. Sukena taldearen kontzertua, herriko plazan.
  • 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
  • 23:30. Bengo abeslariaren kontzertua, plazan.
  • 23:30etik 02:30era. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko zerbitzua eta Gune Morea, parrokiaren aurrean.
  • 01:00. GZKL eta Lurrikara taldeen emanaldiak, txosnagunean.
  • 02:00. Txumba, txosnagunean.

Abuztuak 17, astelehena, Baserritarren Eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen 43. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Gipuzkoako I. Mendiko Zaldi eta Behorren Txapelketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 11:30. Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirolen jaialdia, plazan.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkargunea eraikineko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 16:00. Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
  • 16:00. Mus txapelketarako izen-ematea, txosnagunean.
  • 17:00. Mus txapelketa, txosnagunean.
  • 17:30. Zezen txikiak eta poniak, Trenbidearen Zumardian.
  • 18:00. Bikote Helduen Dantza Txapelketa, Balda plazan.
  • 18:30. Pontx pailazoa, herriko plazan.
  • 19:30. 43. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun.
  • 22:00. Enaitz eta Erkizia bikotearen erromeria, Balda plazan.
  • 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
  • Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuak 18, asteartea, Kuadrillen Eguna

  • 11:00. Kaleko atletismo erakustaldia.
  • 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Skapaie elektrotxaranga, kaleetan.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 19:30. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 21:30. Txapela Brava taldearen kontzertua, plazan.
  • Ondoren, suzko zezena ikuskziuna, herriko plazan.
  • 21:30etik 00:30era. Drogen kontsumoa murrizteko zerbitzua eta Gune Morea, parrokiaren aurrean.
  • 23:00. Lukiek taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 00:00. Aibofobiaren emanaldia, txosnagunean.
  • 01:00. Playlist irekia, txosnagunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide