Aritz Aranbarri (Azkoitia, 1998) futbol jokalariak Mirandes taldean jokatuko du datorren denboraldian. Miranda de Ebroko (Espainia) taldeak jakinarazi duenez, hasiera batean, urtebeterako kontratua izango du talde berriarekin. Dena den, talde horrek lortutako helburuen eta Mirandesek hurrengo sasoian jokatuko duen mailaren araberakoa izango da Aranbarriren kontratuaren luzera. 2026-2027 denboraldian Espainiako Lehen Federazio Mailan jokatuko du Mirandesek.
Erdiko atzelari azkoitiarra 2024ko udan batu zen talde armaginera, aurrez Madrilgo Leganes taldearekin Espainiako Lehen Mailara igotzea lortu eta gero. Eibarren bi denboraldi osatu ditu Aranbarrik, eta guztira, 54 partida jokatu ditu; alegia, 3.560 minutu.
Eibarrek etorkizunerako "zorterik onena" opa nahi izan dio futbol jokalari azkoitiarra, eta eskerrak eman dizkio talde armaginean osatu dituen bi sasoiengatik.