Aritz Aranbarri Lehen Mailara igo da Leganes taldearekin

Iraia Oteiza

Leganesek 2-0 irabazi du azken partida, Elxen aurka, eta sailkapen orokorrean lehen postuan amaitu du denboraldia. Ondorioz, Aranbarrik jokatzen duen taldeak Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu du.

Aritz Aranbarri futbol jokalari azkoitiarra Lehen Mailara igo da Leganes taldearekin. Leganesek atzo, igandez, jokatu zuen denboraldiko azken jardunaldia Elxen aurka, eta 2-0 gailendu zen. Bigarren Mailako sailkapen orokorrean aurreneko postuan amaitu du denboraldia Aranbarriren taldeak; ondorioz, Espainiako Lehen Mailan jokatuko du datorren urtean.

Leganes taldea, igoera ospatzen. (Leganes)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide