Espiritualtasuna izango dute hizpide Txinparta filosofia taldearen etziko saioan

Andoni Elduaien

Pertsona baten eskua. (Unplash)

Elkargunean egingo dute saioa 18:30etik 20:00etara bitartean. Espiritualtasuna oinarri, herritarrek beren ikuspuntua azaldu ahal izango dute saioan. 

Espiritualtasuna oinarri hartuta egingo du Txinparta filosofia taldeak ekaineko saioa. Etzi, osteguna, Elkargunean elkartuko dira 18:30etik 20:00etara bitartean, eta gai hori ardatz hartuta, parte hartzaileek beren ikuspuntua emateko aukera izango dute; izan ere, pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu Txinparta taldeak, eta aldiro elkartzen da gizarte gaiez hausnartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide