Xabier Artetxe Realeko jubenilen lehen taldeko bigarren entrenatzailea izango da datorren denboraldian

Julene Frantzesena

Xabier Artetxe, entrenamendu bat zuzentzen. (Reala)

Mikel Labakaren ondoan ariko da azkoitiarra 2026-2027 denboraldian. 2024an batu zen azkoitiarra Realera, eta jubenilen lehen taldean nahiz bigarrenean aritu da ordutik. 

Xabier Artetxek Realean segituko du datorren denboraldian ere. Gukak baieztatu ahal izan duenez, Mikel Labakak gidatuko duen Realaren jubenilen lehen taldeko bigarren entrenatzailea izango da azkoitiarra 2026-2027 denboraldian. Ondorioz, azpeitiar eta azkoitiar bana izango dira taldearen gidaritzan. 

Lehen ere postu horretan aritutakoa da Artetxe. Izan ere, 2024an batu zen talde txuri-urdinera, jubenilen A taldeko bigarren entrenatzaile lanetara. Bukatu berri den denboraldian, berriz, jubenilen bigarren taldeko entrenatzaile izan da, eta atzera lehen taldera itzuliko da. Artetxek badu eskarmentua entrenatzaile lanetan, sei denboralditan izan baitzen Anaitasunako gizonen talde nagusiko gidaria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide