Xabi Artetxe Realeko jubenil A taldeko bigarren entrenatzailea izango da

Ane Olaizola

Xabi Artetxe, goiko ilaran eskuinetik bigarrena, Realeko jubenil A taldearekin. (Reala)

Lander Garcia entrenatzailearekin lan egingo du azkoitiarrak datorren denboraldian. 2023ra arte, sei urtez izan zen Anaitasunaren gizonen lehen taldeko entrenatzailea.

Xabi Artetxek Realean ibilbidea hasi du, Donostiako futbol klub horretako jubenilen A taldeko bigarren entrenatzailea izango baita datorren denboraldian. Horrenbestez, Lander Garcia entrenatzailearekin lan egingo du tekniko azkoitiarrak.

Artetxek aurrez badu esperientzia entrenatzaile lanetan, sei urtez Anaitasuna futbol klubeko gizonen talde nagusia zuzentzen aritu baitzen. Aurrez, talde horretako jokalaria ere izan zen. Iazko denboraldia amaitu zenean utzi zuen hark Anaitasuna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide