Pasira egitasmoa gertutik ezagutu dute mundu mailako zenbait ordezkarik

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 19a

Liburutegiaren atarian elkartu dira partaideak eta erakundeetako ordezkariak. (Udala)

Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarra ari dira egiten Donostian, eta hitzordu horretan parte hartzen ari diren nazioarteko zenbait ordezkarik egin dute bisita gaur Azkoitira. 

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Imsersok sustatua, aste honetan Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarra ari dira egiten Donostian, eta hango ordezkaritza bat Azkoitian izan da gaur goizean. Herria bisitatu duten nazioarteko ordezkariek Pasira egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute. Sedentarismoari aurre egitea eta gizarte harremanak erraztea zein sendotzea ditu helburu udalaren programa horrek, herritarrek egunerokoan jarduera fisikoa egitea bultzatzen duena. 

Asteartean, Ana Azkoitia herriko alkateak parte hartu zuen biltzarrean, Alkateen Foroan, eta gaur biltzar horretako ordezkariak beraiek izan dira Azkoitian. Hainbat herrialdetako ordezkariak, profesionalak eta adituak batu dira biltzar horren aitzakian Donostian, gizarte gero eta zaharrago batek planteatzen dituen erronken eta aukeren inguruko ikuspegiak, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide